Eguneroko errutinara itzulita, DBHko 4. mailako ikasleok, ostiralero bezala, gure talde saioetan parte hartzeko bildu gara. Aste honetan, saio berezi bat landu izan dugu, «Harremanen hiria» deiturikoa. Saio honen helburu nagusia gure harremanak identifikatzea eta baloratzea izan da, beti ere errespetua eta enpatia nabarmenduz. Datozen asteetan ere elkar ikusiko gara eta beste gai batzuk jorratzeari ekingo diogu. Hori bai, gogotsu eta ilusioz beteta egongo gara, gure udako kanpamendua gero eta gertuago ikusten dugulako.
This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.



Deja una respuesta